IPUIN KONTAKETA ANTZEZTUA. MAIATZAK 1, BALIARRAINEN.

2024 honetako lehen emanaldia Baliarrainen izango da. Marimundukok kontatutako ipuin mitologikoekin eta bertan agertuko diren pertsonaia mitologikoekin gozatzeko aukera izango duzue. Ipuin antzeztuak eta Baliarrain herriarekin zerikusia duen ezustekoren bat ikusteko aukera izango duzue. Ez galdu aukera hau. Baliarrain plazan. Maiatzaren 1ean, 17:00etan. 60 minutuko iraupena. Bizi Mitologia.  

rena|2024-04-10T13:36:56+02:00Apirilak 10, 2024|Albisteak|0 iruzkin

Marimunduko, GERNIKAKO Euskal Herria Museoan

Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera zabalduko zaigu. Euskal mitologiaz zipriztinduko dira saiora hurbiltzen diren guztiak: Basajaun, Basandere, Torto (Tartalo), Samartin Txiki, Sorginak, Aztiak, Lamiak eta hainbat pertsonaia mitologiko bizi diren inguru magikoan sartuko dira. Data: Otsailak 26 (igandea) Ordua: 12:00 Nori zuzendua: 5 urtetik aurrerako [...]

rena|2023-02-01T17:33:02+02:00Otsailak 1, 2023|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak ATAUNen , Marimundukoren eskutik.

Ataunen Jose Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Zehazkiro, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta horri esker, Ataungo hainbat txoko eta istorio mitologiko ezagutarazten dira urtero Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik. Azaroaren 5ean, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Ataungo Barandiaran museoan, Gipuzkoako [...]

rena|2022-11-02T17:29:41+02:00Azaroak 2, 2022|Albisteak|0 iruzkin

VII. JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETAKO SARIAK

Gaur arratsaldean banatu ditugu San Gregorioko Barandiaran museoan VII. Jentilen Baratza ipuin lehiaketako sariak.   SARITUAK LH3 - LH4 Lier Imaz Arrondo (Etsai gorria)  Aner Arrondo Goikoetxea (Jentilen urrezko txanpona)  Orkatz Jimenez (Torto mendian galdu da)  LH5 - LH6  Urtzi Urrestarazu (Ala papila)  Lili Zaldua Frutos (Mariren sorginkeria)  Haizea Artola [...]

rena|2022-02-12T13:05:07+02:00Otsailak 11, 2022|Albisteak|0 iruzkin

2020ko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko dugu.

Igartubeitia Baserri Museoaren eskutik, 2020ko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko dugu. Urriak 31ean, 16:30etan Igartubeitia Baserri Museoan Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du ikusleak. Ipuin harrigarriak, barregarriak batzuetan, beldurgarriak beste zenbaitetan. Belaunaldiz belaunaldi, aitona-amonek afalostean, sutondoan, kontatzen zituzten ipuinak izaten dira. Marimundukok gidatuta euskal [...]

rena|2020-09-19T13:17:43+02:00Irailak 17, 2020|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

Gau Ibilaldiko SARRERAK

Iritxi da egun haundia, VIII Gau ibilaldi Mitologikoa. *Sarrerak INTERNETEZ lortu dituzuenak, Barandiaran museoan egongo den mahaian zuen sarrera tiket batengatik trukatu behar duzue. *HERRIAN IZENA EMAN baduzu, Barandiaran museoan egongo den mahaian izena esan eta tiketa emango zaizue. Zuen zain izango gara.

rena|2019-07-12T11:10:36+02:00Uztailak 12, 2019|Albisteak, Ekintzak|0 iruzkin

VIII. GAU IBILALDI MITOLOGIKOA

Ipuinak... leienda harrigarriak... Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan, Ataungo bihotzean. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek [...]

rena|2019-06-25T18:54:56+02:00Ekainak 20, 2019|Agenda, Albisteak|0 iruzkin
Go to Top