JENTILAK, OLENTZERO, MARI DOMINGI… IBILALDI MAGIKOA ARALARREN

Abenduak 10, larunbata, Gipuzkoako parketxe sareak antolatua, Jentillak, Olentzero, Mari Domingi... ibilaldi magikoa Aralarren ospatu da. Ibilaldia Allekuko pagaditik egingo dugu. Mundu magiko batean murgilduko gara eta gauza harrigarriak gertatuko dira. Aralarko jeinuak lagun izango ditugu bidean zehar: Jentilak, Olentzero... Ausartzen al zarete gurera etortzen? ABIAPUNTUA: Ataungo Lizarrusti Parketxea HASIERA [...]

rena|2022-11-18T12:30:49+02:00Azaroak 9, 2022|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak ATAUNen , Marimundukoren eskutik.

Ataunen Jose Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Zehazkiro, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta horri esker, Ataungo hainbat txoko eta istorio mitologiko ezagutarazten dira urtero Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik. Azaroaren 5ean, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Ataungo Barandiaran museoan, Gipuzkoako [...]

rena|2022-11-02T17:29:41+02:00Azaroak 2, 2022|Albisteak|0 iruzkin

Ataungo Ohitura Zaharren VI. Eguna

Urriaren 23an ospatu genuen Ataungo Ohitura Zaharren VI. Eguna Ataunen,  1950 eta 1960ko hamarkadetako Ataun ekarri nahi izan genuen, hainbat antzezpen eta erakusketaren bidez. Azoka, antzerkia, jolasak, jantziak… Ataunek 70 urte atzera egin zuen Ohitura Zaharren VI. Egunean. Antzezpenak ez ezik, komertzio zaharren erakusketa, ganadu erakusketa, belar lanak, gazta egitea, [...]

rena|2022-10-28T12:48:31+02:00Urriak 28, 2022|Albisteak|0 iruzkin

Ohitura Zaharren Eguna 2022. Urriak 23, igandea

Garai bateko usadioetan eta ohituretan berriro ere murgildu nahiean, Ataunen, VI. Ohitura Zaharren Eguna antolatu du Jentilbaratza Kultur Elkarteak. Bertan garai bateko bizimoduan murgilduko da Ataun, aurtengo ekitaldian 50-70. hamarkadetara hurbilduko garelarik, eta herriko denda, taberna eta komertzioak izango direlarik gai nagusi. Goizeko 11:00etatik 14:00tara bitartean. Honako ekitaldiak ditugu prestatuta: [...]

rena|2022-10-06T13:40:02+02:00Urriak 6, 2022|Albisteak|0 iruzkin

IX. GAU IBILALDI MITOLOGIKOARAKO GOMENDIOAK

Gau Ibilaldi Mitologikoa, Ataungo herribide zaharrean egiten da. Bide zidorra,  Agauntza errekaren albotik doa eta asfaltatu gabe dago. Txanda bakoitzean 600 lagun joango dira, bidea estua da eta bide erdia gauez egiten da. Kontutan hartu beharreko gomendioak: -Haur txikiak etortzen badira, motxila edo besoetan eraman. Bidea ez da egokia kotxesiletarako. -Oinetako egokiak erabili. [...]

rena|2022-07-08T16:03:10+02:00Uztailak 8, 2022|Albisteak|0 iruzkin

GAU IBILALDI MITLOGIKOA, Uztailaren 9an

Ipuinak… leienda harrigarriak… Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan, Ataungo bihotzean. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin [...]

rena|2022-06-07T12:21:51+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|0 iruzkin

ARBASOEN ARRASTOAN Ibilaldi gidatua, J.A. Mujika Alustiza

J.A. Mujika Alustizaren eskutik, Aralarren barneratuko gara. Eta Igaratzako behatokian bertako eta Aralarko aurkikuntzen xehetasun guztiak azalduko dizkigu. Urtean denbora gutxiz egoten dira behatoki honetan lanean, beraz aukera paregabea da hau ikusteko eta bertan lanean dagoen  J.A. Mujika Alustiza eta bere taldeaaren azalpenak entzuteko. Irteera Ataungo San Martingo plazatik izango [...]

rena|2022-06-09T13:28:40+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|0 iruzkin

ZAZPI KOLOREKO HERENSUGEA, hitzaldia J.K. Igerabide

Uztailaren 5ean, 19:30ean, Barandiaran museoan  Juan Kruz Igerabide entzuteko aukera izango dugu. Bere azken lanaren berri emango digu "ZAZPI KOLOREKO HERENSUGEA" Idazle, irakasle, euskaltzain ugazle...den Juan Kruz Igerabidek bere ikuspegitik murgilduko gaitu euskal mitologiaren munduan. Hitzaldirako aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Sarrera doako izango da. Ez galdu aukera! SARRERAK [...]

rena|2022-06-14T12:58:16+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|0 iruzkin
Go to Top