MITOAK BIZIRIK EGUTEGIA 2023 SALGAI

Hemen da 2023ko egutegia, Mitoak Bizirik. Aurten online erosteko aukera izango duzu eta etxera bidaliko dizugu. Prezioa 8 €(5 €+ 3 € bidalketa-gastuak). Urtero bezala, gure pertsonaia mitologikoen argazkiez gain, lagun duten kondaira bat  etxeko txikienei kontatu ahal izateko. Ez galdu aukera. Eskaera egiteko, sakatu hemen.   https://youtu.be/nekH5eSdIWM

rena|2022-11-30T08:35:06+02:00Azaroak 27, 2022|Albisteak|0 iruzkin

VIII. Jentilbaratza marrazki lehiaketa

Urriaren 19 eta 20ean elkartu ziren Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Eskolan LH1etik LH6ra bitarteko ataundarrak. Guztira, 31 artelan. Ikusi ta gozatu egindako sormenez!. Gaurkoan sari banaketa izan dute San Martingo festen barruan. Sarituak:   Lh1-2: 1- Ixiar Erauskin 2- Izar Larrañaga 3- Ekai Munduate Lh3-4 1- Manex Bikuña [...]

rena|2022-11-13T22:02:13+02:00Azaroak 13, 2022|Albisteak|0 iruzkin

Ataungo XI. Mondeju Lehiaketa 2022-11-13

Jentilbaratza K.E.ak antolatuta eta San Martin Jaien barnean, Ataungo XI. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean.Ataungo Mondeju onenaren saria edizio honetan, Leire Morearentzat izan da. Honekin batera sarituak izan ziren Mikel Morea, bigarren postuan eta hirugarren postua Ane Tapia, Egoitz Goikoetxea eta Mikel Dorronsorok osatutako hirukotearentzat izan da. Aurten 7 lagunek parte [...]

rena|2022-11-13T21:43:21+02:00Azaroak 13, 2022|Albisteak|0 iruzkin

JENTILAK, OLENTZERO, MARI DOMINGI… IBILALDI MAGIKOA ARALARREN

Abenduak 10, larunbata, Gipuzkoako parketxe sareak antolatua, Jentillak, Olentzero, Mari Domingi... ibilaldi magikoa Aralarren ospatu da. Ibilaldia Allekuko pagaditik egingo dugu. Mundu magiko batean murgilduko gara eta gauza harrigarriak gertatuko dira. Aralarko jeinuak lagun izango ditugu bidean zehar: Jentilak, Olentzero... Ausartzen al zarete gurera etortzen? ABIAPUNTUA: Ataungo Lizarrusti Parketxea HASIERA [...]

rena|2022-11-18T12:30:49+02:00Azaroak 9, 2022|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak ATAUNen , Marimundukoren eskutik.

Ataunen Jose Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Zehazkiro, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta horri esker, Ataungo hainbat txoko eta istorio mitologiko ezagutarazten dira urtero Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik. Azaroaren 5ean, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Ataungo Barandiaran museoan, Gipuzkoako [...]

rena|2022-11-02T17:29:41+02:00Azaroak 2, 2022|Albisteak|0 iruzkin

Ataungo Ohitura Zaharren VI. Eguna

Urriaren 23an ospatu genuen Ataungo Ohitura Zaharren VI. Eguna Ataunen,  1950 eta 1960ko hamarkadetako Ataun ekarri nahi izan genuen, hainbat antzezpen eta erakusketaren bidez. Azoka, antzerkia, jolasak, jantziak… Ataunek 70 urte atzera egin zuen Ohitura Zaharren VI. Egunean. Antzezpenak ez ezik, komertzio zaharren erakusketa, ganadu erakusketa, belar lanak, gazta egitea, [...]

rena|2022-10-28T12:48:31+02:00Urriak 28, 2022|Albisteak|0 iruzkin

Ohitura Zaharren Eguna 2022. Urriak 23, igandea

Garai bateko usadioetan eta ohituretan berriro ere murgildu nahiean, Ataunen, VI. Ohitura Zaharren Eguna antolatu du Jentilbaratza Kultur Elkarteak. Bertan garai bateko bizimoduan murgilduko da Ataun, aurtengo ekitaldian 50-70. hamarkadetara hurbilduko garelarik, eta herriko denda, taberna eta komertzioak izango direlarik gai nagusi. Goizeko 11:00etatik 14:00tara bitartean. Honako ekitaldiak ditugu prestatuta: [...]

rena|2022-10-06T13:40:02+02:00Urriak 6, 2022|Albisteak|0 iruzkin

IX. GAU IBILALDI MITOLOGIKOARAKO GOMENDIOAK

Gau Ibilaldi Mitologikoa, Ataungo herribide zaharrean egiten da. Bide zidorra,  Agauntza errekaren albotik doa eta asfaltatu gabe dago. Txanda bakoitzean 600 lagun joango dira, bidea estua da eta bide erdia gauez egiten da. Kontutan hartu beharreko gomendioak: -Haur txikiak etortzen badira, motxila edo besoetan eraman. Bidea ez da egokia kotxesiletarako. -Oinetako egokiak erabili. [...]

rena|2022-07-08T16:03:10+02:00Uztailak 8, 2022|Albisteak|0 iruzkin
Go to Top