euskal mitologia tartalo

Torto / Tartalo

Begi bakarreko izaki gaiztoa da Torto edo Tartalo. Haitzuloetan bizi da eta gazteak harrapatu eta jan egiten ditu. Basajaun eta Jentilekinbatera, euskal mitologiaren basoko erraldoia da. Greziako mitologiako ziklopeetan izan dezake jatorria.

Esan bezala Euskal mitologiako ziklopea dugu, izugarria, begi bakar bat du kopeta erdian, gizakiak jateko ohitura duena eta jokaera beldurgarria duena. Bere bizilekua mendietako haitzuloetan kokatzen da.

Bere tamaina handiagatik indar handia erakusten du eta bere denborapasa gustokoena menditik mendira harriak botatzea da. Honen ondorioz leku ezbedinetan eraikuntza ezberdinak sortu dira.

Gainontzeko euskal mitologiako erraldoietaz ezberdintzen duena bere izaera gaiztoa eta basatia da. Elezahar batetan, Tortok eraztun magiko bat du eta Non hago? galdetzean eraztunak hemen nau erantzuten dio. Honen bitartez berak bahituriko gizakiak kontrolpean izaten ditu.

Atraungo kontu-zahar batzuek diotenez, Torto izan zen lehen artzaina eta Tortok egin zuen Jentilbaratzako harresia. Beste legenda batek dionez, Ataun San Martin Elizako dorrean dgaoen kanpai handia, bere buru gainean jarrita igo zuen Tortok.

“Nora begira dago Torto? Zer ikusten du? Zer ote dabil bere buruan? Haurren bat ikusi ote du mendian galduta? Lagundu egingo ote dio ala jan egingo du?

Torto jentil begi-bakarrak, bi izaera daramatza bere gain: munstro beldurgarria eta gaizto amorratua dela diote leienda batzuk eta aldiz, lagunkoia, lehenbiziko artzaia eta

Jentilbaratzako gaztelua berak egin zuela diote beste batzuk.

Oraingoan, Torto lasai dago, bere bizilekuaren aurrean. Bere begi-bakarra ingurua zaintzen ari da. Bakea eta lasaitasuna ikusten ditu … Ez da hodei gorri eta izar argitsurik ageri zeruan … Ez du Kixmiren beldurrik. Ez du inor bahitu eta jan beharrik. Ez dauka inorekin haserretu eta borrokatu beharrik.

Bai ondo dagoela Torto! Maite du bizi den lekua eta maite dute bere ingurukoek. Ez du gehiago behar! Baina zenbat iraungo du bakean?”

Mitoak biziruk 2017 egutegia