Sugaar2019-04-26T12:34:50+00:00
sugaar euskal mitologia

Sugaar

Mari euskal mitologiako jainkosaren senarra da. Suge itxura du eta ekaitz eta trumoiekin harreman estua du. Euskal mitologiaren pertsonaia honek suge ar gorri erraldoi baten itxura du, lur azpian bizi da eta koba eta leizeetatik irteten da.

Ataunen diotenez,suzko igitai edo ilargi-erdi itxuran zeharkatzen du gaua, ekaitza iragarriz.

Ataunen bertan, haitzulo hauetatik ateratzen omen zen:

  • Agamundako leizea.
  • Kurutzegorriko Sugaarzuloa.
  • Arratetako Sugaarzuloa.

Sugaar Mariren elkartzen denean, ekaitz bortitzak sortzen dira eta besteak beste, Agamundako Sugaar-ak, gurasoei jaramonik egiten ez dieten seme-alabak zigortzen omen ditu.

Zerua zeharkatzen ikus daiteke, burua eta isatsa sutan dituen tximista baten itxuran. Izaki gaiztoa da.

Elezahar batek dio Aralarko artzain batek suge bat hazi eta hezi zuela. Artzainak txistu egiten zuenean beregana joaten zen sugea eta artzainak ematen zion esnea hartzen zuen. Behin artzaina bere lagun batekin harrokerian zebilela, suge bat hezi zuela kontatu zion eta hori frogatzeko, txistu jo zuen sugea hurbil zedin. Artzainak ez zion ordea esnerik eskaini eta orduan, sugeak lepora salto egin eta artzaina hil zuen.