samartintxiki euskal mitologia

Samartintxiki

Leiendek diotenez, jentilak ez ziren gizakien artean, gariaren hazia lortu zuen lehenbiziko nekazaria izan zen eta berak jakin zuen noiz erein behar zen. Gauza bera egin zuen artoa eta harbia landatzeko ere. Samartintxiki izan zen baita ere, Basajauni zerraren eta errotaren ardatzaren sekretuak lapurtu zizkiena.

Mundura zibilizazio berria zabaldu zuen pertsonaia da euskal mitologian.


“Samartin Txiki daille,

abarka zarrakiñ!

Trikue ematen do

bee bizarrakiñ!”

Zeren bila ote dabil Samartin Txiki? Zer ikusi ote dute bere begiek? Zer entzun bere belarriek?

Basajaunak eta jentilek dituzten sekretu guztien jabe egin da. Jakin du garia nola erein eta berak egin du lehenbiziko ogia. Badaki artoa ereiten eta taloa egiten. Jakin du baita ere, egurra erraz mozteko zerra nola egin. Horixe izan da Basajaunari eta jentilei lapurtu dien azkeneko sekretua: gaztain-hostoari begiratuz, hortzak egin dizkio zerrari baina Basajaun jakintsuak hortz horiek hondatu nahi izan dizkio, ezker-eskubi okertuz. Ez du hondatu ordea, hobetu baizik eta orain lehen baino errazago mozten dute egurra Samartintxikiren lagun “kristauek” eta asko aurreratu dute basoko egur-lana.

“Garai batean Muskiko koban Basajaun jentila bizi izan omen zen. Koba inguruko lurretan, sekulako gariak biltzen omen zituen. Behealdean, ibarrean, kristauak bizi ziren, gosete haundia pasatzen ari ziren. Ez zituzten gari-hazirik eta edukita ere ez zekiten nola erein.

Behin Samartintxiki abarka haundi batzuk jantzita igo zen Muskiko kobara, eta hango gari-piloak ikusita, ea zeinek saltoka arinago eragin apostu egin zion Basajauni.

Basajaunek erraz egin zuen salto gariaren gainetik, Samartintxiki, berriz, gari-piloen erdira erori zen, baina baita abarkak gari-alez bete zituen.

Gero, handik alde eginda, Samartintxiki bere etxera zetorrela, Basajaunek Samartintxikiren abarkak ikusi eta konturatu zen gari-alez beterik zeramatzala. Aizkora txikia hartu eta bota zion, baina ez zuen asmatu.

Samartintxiki izkutatu egin zen eta Basajauni entzun zion gariaren sekretua.

“Or irtete, arto ereitte.

Or erorte, gari ereitte.

San Lorentzootan arbi ereitte”.