etsai euskal mitologia

Etsai

Euskal mitologian beste izen batzuk ere jaso izan ditu Etsaik: DEABRU, GAIZKIÑ, TXERREN, TUSURI, KINKILIMARRO, IRUADARREKO, GORRITXIKI, KATTAN, GALTXAGORRI…

Izaki gaiztoa eta ankerra, kristautasunaren arerioa. Bere helburua, gizakiak gaizkia egitea da eta baita gizakiei kalte egitea ere. Elezahar batzuetan era irrigarrian azaldu izan da eta abilezia erabailiz, gizakiak menderatu egiten du Etsai.

Itxura ezberdinez ageri izan da euskal mitologiako leiendetan: gizon , emakume, herensuge, basoko abere…


“Behin batean, urte berriarekin batera, Ataungo neska batez maitemindu zen Etsai…

Etsai: Kattaliñ, i aiz gauza politte!!! Etzekiñat inorrek esan diñ baiño Ataungo neska polittena aizela etzeukenat zalantzaik Kattaliñ!!!

Kattalin: Lotsau eitten naiz Judasmari, zuk esateizkiazun gauzakiñ! Gañea aiñ goxo itzeittezu!

Etsai: Eztauken lotsau bearrik Kattaliñ… Ik nai den neekiñ ta nik nai diñat ikiñ… Etzeon zertaz lotsauik!!!

Kattalin ordea ez zen fio. Etsaik ez zuen etsi.

Etsai: I neekiñ ezkontzen baaiz, ezten geio lanik eiñ bearrik izango!!!!

Kattalin: Zare ixillik Judasmari!!! Eztizut sinisten!!!

Etsai: Ezteanala siñisten? Etxei iru itzuli emaizkion eta ikusikoen: urrez betetako kutxea azaldukoen emen!!!

Kattalin: Iru itzuli??? Ez, ez, ez… Bildurre emateit…

Azkenean ordea, beldurrai aurre egin eta urrea lortzeko esperantzan, hiru itzuli ematen hasi zen Kattalin.

Kattalin: Judasmari! Ez iñoa aldeiñ e!

Etsai: Lasai Kattalin! Emen eongo naiz, zue zai…!

Kattalin, itzuliak ematera abiatu zen baina bera izkutatu orduko, herriko apaiza eta sakristaua agertu ziren eta Judasmari-Etsai berehala desagertu zen.

Kattalin berriz…

Nork daki non dabilen Kattalin?”