III. Mitoaldi honetan, euskal mitologiaren inguruan bi hitzaldi izango ditugu.

Uztailak 5,  20:00
Hitzaldia: “Harria, maitasun istorioa”.   Iñaki Perurena.
Astigarragako parkean.*

Iñaki Perurena harriarekin datorkigu oraingoan ere, baina ez ohiko moduan, ordea. Euskal Herriaren historian harriak duen zer esanaz , duen eraginaz eta berak harriarekin izan duen hartuemana modu berezian azalduko digu ordu bete inguru irauten duen emankizun poetikoan. Emankizunarekin batera erakustaldia ere egingo du. Berak dioen moduan “harria urteetako bidelaguna izanda bizi oso bat daramat harriarekin eta berarekin jarraitu nahi dut”. Harria metafora bihurtzen du Iñakik emanaldian, adibide eta hausnarketa.

* Eguraldi txarra balitz Udaletxeko ganbaran.

Uztailak 9,  19:00
Hitzaldia: “Barandiaran eta mitoak”.  Joseba Aurkenerena.
Barandiaran Museoa

Ama ataundarra. Gurasoengandik etorri zaizkio bizitzan izan dituen bi zaletasun handiak, aitaren aldetik historiarekikoa eta euskal mitoarekikoa amaren aldetik. Donostian historia ikasketak egin zituen eta lanbidez irakasle aritu izan da.Besteak beste, Karmel, Maiatz, Hatsaren Poesia, Eskuz eta Begiz, Elinberri.eus,  Zu-Zeu.eus eta Kazeta.eus agerkarietan idazten du. Baditu hainbat liburu plazaraturik. Gai nagusiak euskal historia, etnografia eta mitologiakoak izan dira. Horietako batzuk: – Euskal sinesmen zaharrak – Harribeltzetako ipuinak – Sorgin mainguak dabiltz – Euskaldunon mundua hizpide – Axularren itzala – Gureak eta mundu zabalekoak – Iparmina – Iragana ere gaur da – Euskal Herria beti!