MITOAK

Irudikapen zientifikoen mundua txiki xamarra da berez. Haratago, badira oraindik beste gune izugarri handi ilunak, misterioz beteak, edo haien izatea sumatu baino egiten ez ditugunak. Misterio batzuk ulertu ahal izateko, gizakiak hipotesiak asmatu eta formulatu behar izan ditu, jada ezagutzen denaren mugen barruan betiere, bere desioen gustuko eta beldurren araberako irudiak sortu ez dituenean, fenomeno mota bakoitzaren egile bezala, jainkozko bat aipatuz edo bere inguruko gauzeri jainkozko ahalmenak egotzik.

Gaur egunean oraindik, zientzia izadiaren misterio zahar asko arrazionalizatzera iritsi bada ere, antzinako mito guztiak desterratu ez da lortu; ez eta berriak sortzen joaterik eragotzi ere.

Gure herrikoetara bilduz, tradizioaren bidetik gaurdaino iritsi zaizkigun mitoak eta haueri lotutako ohiturazko gertakariak azalzen saiatuko gara hemen.

Euskal mitologiako numenen izendegian azaltzen diren zenbait izenek badute mitologia indoeuroparrarekin zerikusirik haien ahalmenak guxi-asko hauekin ez badira beti bat etortzen ere. Gure herriak bere zeinu, ahalmen eta irudi propioak erantsi dizkie.

Lan honetan, sineskizun eta elezaharretako numenei buruz hitz egingo dugu eta haiekin harreman zuzena duten zenbait herri-ohiturez. Mitoak gurean diren bezalaxe.

Hasteko, antzinako sineskizunetan munduaren irudilkatzea nolakoa zen azalduko dugu. Gero, lurrazpiko jainkotasunen eta haiei dagozkien mitoen zerrenda: uretakoak, lurrekoak, airekoak, gauekoak eta zerukoak bereizi ditugu.

Hauen jarraian, heroien elezahar batzuk emango dira. Eta tradiziozko gertakari eta erakundeekin zerikusirik duten beste batzuk eta hauekin eta hauen barruan lehengo gure zenbait sineste, ohitura eta ahots mitiko.”

Joxemiel Barandiaran
Euskal Herriaren Mitologia I

rena|2019-06-04T12:56:22+00:00Ekaina 4, 2019|Joxemielen txokoa|0 iruzkin

Iruzkina utzi