Joxemiel Barandiaran Museoan Ipuin Kontaketa

Gaur Ataungo Joxemiel Barandiaran Museaon, bi saiotan banatuak 100 pertsona baino gehiago izan dira Marimundukok kontaturiko ipuiak entzuten. Marimundukok ipui kontaketan Etsai, Torto, Katalin, Patxi eta bi txakurtxon laguntza izan du, haur guztiak ahozabalik entzuten zuten bitartean.

Gaurkoan norbait etorri ezinik geratu bada, datorren larunbat arratsaldez beste aukera bat izango du Zegamako Anduetza Parketxean ipuin kontaketa ikusteko. Deitu erreserba egiteko (943 802 187).

ARGAZKIAK

rena|2016-11-20T19:57:37+00:00Azaroa 20, 2016|Albisteak|0 iruzkin

Iruzkina utzi