MARIMUNDUKOren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta leienden lurraldean murgilduko zara.

Ipuin harrigarriak ! Barregarriak batzuetan, beldurgarriak besteetan. Belaunaldiz-belaunaldi, iturri zaharretik ur berria edanez, aiton-amonek gau luzeetan, sutondoan kontatzen zituzten ipuinak.

MARIMUNDUKok gidatuko zaitu BASAJAUN, BASANDERE, TORTO begi-bakarra, SAMARTIN TXIKI, SORGINAK,  AZTIAk, LAMIAk eta hainbat pertsonaia mitologiko bizi diren inguru magikora.

Eta ez duzu bertatik irten nahiko ! Gure mundua bai da !

“ Ba zen behin munduan, jentilek bizi ziren herri bat. Aralar mendiaren babesean, alai eta zoriontsu igarotzen zituzten egunak. Eguzkia eta ilargia zituzten jainko. Lurra maite zuten gauza guztien gainetik eta trumoiei eta tximistei begiratuz ikasi zuten sua egiten.

Lurraren barrua zuten bizi leku eta esnezko eta eztizko ur errekak zituzten lur azpiko mundu isilean.

Otsoak eta ardiak elkarren lagun omen ziran eta goroldioak ere hitz egiten omen zuen.”

Euskal mitologia eta pertsonaiak etxeko gaztetxoei erakusteko bide bikaina.