IPUIN KONTAKETA

euskal mitologia ipuin kontaketa

UZTAILAK 7
Bi saio: 11:00etan eta 12:30etan.
Barandiaran Museoan, Ataunen.
Izena eman aldez aurretik:
barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
943180335-688895069

Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du ikusleak. Ipuin harrigarriak, barregarriak batzuetan, beldurgarriak beste zenbaitetan. Belaunaldiz belaunaldi, aitona-amonek afalostean, sutondoan, kontatzen zituzten ipuinak izaten dira.

Marimundukok gidatuta euskal mitologiaz zipriztinduko dira partaideak ipuin kontaketa antzetu honetan. Torto, jentilak, sorginak… nork egingo dio bisita Marimundukori?

rena|2019-06-21T14:03:09+00:00Ekaina 21, 2019|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

Iruzkina utzi