II. JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETA (LH)

OINARRIAK
12 urterarteko ataundarrek parte hartu ahal izango dute.
Ipuinak euskaraz idatzita egon beharko dute.
Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.
Bakoitzak idazlan bat entregatu ahal izango du.

IPUINAK
Arial 12 eta espazio bikoitzean idatzi behar dira. Gehienez 3 orrialde.
GAIA:
Euskal mitologiaren inguruko ipuinak izan beharko dira. Torto (Tartalo),
Etsai, lamiak, Marimunduko sorgina edo Samartintxiki pertsonaiak agertu
beharko dira ipuinean.

AURKEZPENA:
Epemuga:
Urriak 31 izango da ipuinak jasotzeko azkeneko eguna.
Hona bidali: jentilbaratzake@gmail.com
Oharra:
Helbide honetara bi dokumentu bidali beharko dira email batean:
1: Ipuina, izenburuarekin eta amaieran goitizen batekin.
Dokumentu
2: Ipuinaren izenburua, goitizena, izen abizenak, maila, adina eta email helbidea idatzita.Bi dokumentuak .doc, .docx edo .pdf formatuetan bidali beharko dira.
Artxiboek ipuinaren izenburua eduki beharko dute.
EPAIMAHAIA:
Epaimahaia kultur elkarteak erabakiko du. Epaimahaiaren erabaki jendaurrean jarriko da eta erantzunezina izango da.
SARIAK
Kategoria bakarra egongo da:
1. saria: 60 €
2. saria: 40 €
3. saria: 30 €
OHARRA: Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar. Sarituta kolanak Jentilbaratza Kultur Elkartearen jabetzakoak izango dira.Informazio gehiagorako: jentilbaratzake@gmail.com edo http://www.jentilenetorrera.eus

rena|2016-09-22T14:21:26+00:00Iraila 22, 2016|Albisteak|0 iruzkin

Iruzkina utzi