Aralarko parke naturalean, Lizarrustitik abiatu eta Alleku azpitik egiten den ibilaldia da hau. Euskal mitologia, pertsonaika, kondairak… pagadi, orbel eta goroldioaren lurraldean. Ataunen, Gipuzkoan, baina Nafarroaren muga-mugan. Bidean zehar, urrats batzuk Nafarroan egiten dira …

Natura maite dugunontzat, inguru ederra benetan. Basoak, larreak, leizeak, kobazuloak, hegaztiak, piztiak, abere basatiak….

Eta guzti horrekin batera mundu mitologikoa eta majikoa: Basajaunaren eta Olentzeroren lurraldea. Leiendaz eta istorio harrigarriz betetako ingurua.

Gabonetako jaien aurretik egiten da ibilaldia. Hiru txandetan banatzen da jendea eta ibilbidea erreza da. Guztira 2 ordu azpitik irauten du.

Oraintxe bertan ere ziur , Basajaun, Intxisu edo Zezen-gorriak guri begira daudela, euren lurraldean onartuko gaituzten edo ez erabakitzeko.

Ausartuko al zinake?   Zatoz lurralde majikora !!!!