Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea.

Jentilen Etorrera, euskal mitologia bizirik Ataunen.

Mitologia, ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da.

ohitura zaharrak

Gure aurrekoei errespetuz eta begirunez gugatik egin dutena eskertzeko modu bat. Iragana ahaztu gabe gaurkoei garai hura gogorarazteko eta ezagutzeko modu bat.

euskal mitologia ibilaldi magikoa

Aralarko parke naturalean, Lizarrustitik abiatu eta Alleku azpitik egiten den ibilaldia da hau. Euskal mitologia, pertsonaika, kondairak… pagadi, orbel eta goroldioaren lurraldean. Ataunen, Gipuzkoan, baina Nafarroaren muga-mugan.

mondeju lasterketa ataun

San Martinetan, Ataungo Mondeju Beltza Lehiaketa antolatu oi dugu. Bertan parte hartzea bultzatu nahian alde batetik eta bestalde behar bada janari hau egiteko ohitura geroz eta urriagoa denez, egoki ikusten dugu ikastaro bat antolatzea.

euskal mitologia ipuin lehiaketa

Euskal mitologiaren inguruan eta ardatz hartuta ipuin berrien bitartez mundo magiko hau suspertu eta bultzatzea da helburua. Ataungo txokoen inguruak eta izenak, pertsonaiak (Jentilak, sorginak, apaiza, Samartintxiki, Akerbeltz…),… gaurkora ekarri.

euskal mitologia ipuin kontaketa

MARIMUNDUKOren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta leienden lurraldean murgilduko zara. Belaunaldiz-belaunaldi, iturri zaharretik ur berria edanez, aiton-amonek gau luzeetan, sutondoan kontatzen zituzten ipuinak.