MARI edo MARIMUNDUKO

Mari (edo Marimunduko Ataunen) euskal mitologiako jainkosa, izadiko erregina da. Gehienetan emakume gorputzarekin eta aurpegiarekin irudikatu da, dotore jantzita (usuenik gorriz). Zuhaitz, arrano, behi edo suzko emakume gisara ere agertzen da. Sugaar da bere bikotekidea. Hainbat menditako leizeetan bizi da (Larrunarri, Murumendi…)

rena|2016-04-25T09:57:14+02:00Apirilak 25, 2016|Pertsonaiak|0 iruzkin

ZEZENGORRI

Zezengorri kobazuloetan bizi den izakia da. Behi edo zezen gorriaren itxura hartzen du eta Mari euskal mitologiako jainkosaren bizilekuak zaintzen ditu. Mari bera dela uste duenik ere bada. Ohar bedi zezenak Europa hegoaldeko kultura guztian garrantzia handia izan duela.

rena|2016-04-25T09:57:14+02:00Apirilak 25, 2016|Pertsonaiak|0 iruzkin

IPUINAK ETA KONDAIRAK

Ataungo Mitologian barneratuz 1. Zaindegiko atsoa 2. Sanztegiko lamia 3. Tartalo 4. Muskiko basajauna eta Sanmartintxiki 5. Arratiñeako Jabier 6. Jentilek Artzate baserriko arrauka desegin zutenekoa Sorginen aztarnak jarraituz 7. Akelarrea Mandaibietan 8. Sakanako mandazaina Dantzalekun Jentilen kondairak 9. Zaindegiko Atsoa 10. Jentil harroaren arazoak 11. Urrezko izara eta Agerre [...]

rena|2019-04-29T17:42:00+02:00Apirilak 25, 2016|Ipuinak|0 iruzkin

JENTILAK

Jentilak, kristautasunaren aurreko euskal herritarrak alegia, erraldoiak eta indartsuak dira. Mendian bizi dira eta etsaiei harritzarrak bota ohi dizkiete. Haiek eraiki dituzte, besteak beste, menhinrrak (jentil-arriak) eta cromlechak (jentil-baratzak), baita Euskal Herriko hainbat eliza, zubi eta etxe ere. Mairuak ere esaten zaie. Inork baino lehenagotik ezagutzen dute nekazaritza, eta gizakiari [...]

rena|2016-04-25T09:57:14+02:00Apirilak 25, 2016|Pertsonaiak|0 iruzkin

LAMIAK

Erreka-zuloetan egoten diren emakume eiteko izaki lirainak dira. Ahate- edo ahuntz-hanka bat dute, ilea urrezko orraziaz atontzen dute eta gizakiak liluratuta uzten dituzte. Grezia eta Erromako mitologian ere agertzen dira.

rena|2016-04-25T09:57:14+02:00Apirilak 25, 2016|Pertsonaiak|0 iruzkin

TORTO

Begi bakarreko izaki gaiztoa da Torto edo Tartalo. Haitzuloetan bizi da eta gazteak harrapatu eta jan egiten ditu. Greziako mitologiako ziklopeetan duke jatorria. Basajaun eta Jentilekin euskal mitologiaren basoko erraldoia da.

rena|2016-04-25T09:57:14+02:00Apirilak 25, 2016|Pertsonaiak|0 iruzkin

BASAJAUN

Izenak berak erakusten digu nor den Basajaun: basoko jauna. Indartsua eta garaia da, eta ilea belaunetaraino iristen zaio. Artaldea zaindu ez ezik, oihu eginda adierazten dio artzainari ekaitza datorrela. Abereak otsoetatik babesten ditu eta gertu dagoenean ardiek zintzarriak mugitzen dituzte. Tartalo edo Torto eta Jentilekin euskal mitologiaren basoko erraldoia da.

rena|2016-04-25T09:57:14+02:00Apirilak 25, 2016|Pertsonaiak|0 iruzkin

SORGINAK

Sorginek akelarre izeneko bilerak egiten dituzte gauez, euskal mitologian. Katu, asto edo pizti itxura hartzen dute sarritan, eta gorputzaren atal bat falta zaie behin baino gehiagotan (eskua, hanka edo burua). XV- XVII. mendeetan sorginen aurkako hainbat epaiketa egin ziren Euskal Herrian eta auzi horietan guztietan herri-sineskeriak, erlijioa, auzokideen arteko liskarrak [...]

rena|2016-04-25T09:57:14+02:00Apirilak 25, 2016|Pertsonaiak|0 iruzkin
Go to Top