JENTILBARATZA KULTUR ELKARTEA

Jentilbaratza Kultur Elkartea 2012. urtean sortu zen. Euskal Kulturan sustraituta gaude. Euskal Mitologiaren inguruan Ataungo eta Euskal Herriko garai bateko sinesmen, ipuin zahar eta leiendak belaunaldi berrietara transmititu nahi ditugu. Gure arbasoen ohiturak eta errituak ez galtzeko, zubi-lana egin nahi dugu iturri zaharrak ur berria ematen segi dezan. Helburu horiek [...]