VIII. Gau Ibilaldi Mitologikoaren oihartzuna.

VIII. Gau Ibilaldi Mitologikoak oihartzun haundia izan du prentsan. Hemen dituzue adibide batzuk. HITZA:"Jentilen Ataunek liluratu ditu bisitariak" Irakurri NOTICIAS DE GIPUZKOA :"1.200 ikusle Ataungo gau ibilaldi magikoan" Irakurri DIARIO VASCO: "Gau ibilaldi mitologikoak jendetza bildu zuen Ataunen" Irakurri NAIZ, GAUR8: "GAUA, GAUEZKOENTZAT..." Irakurri

rena|2019-07-24T13:36:32+00:00Uztaila 24, 2019|Albisteak|0 iruzkin

Gau Ibilaldiko SARRERAK

Iritxi da egun haundia, VIII Gau ibilaldi Mitologikoa. *Sarrerak INTERNETEZ lortu dituzuenak, Barandiaran museoan egongo den mahaian zuen sarrera tiket batengatik trukatu behar duzue. *HERRIAN IZENA EMAN baduzu, Barandiaran museoan egongo den mahaian izena esan eta tiketa emango zaizue. Zuen zain izango gara.

rena|2019-07-12T11:10:36+00:00Uztaila 12, 2019|Albisteak, Ekintzak|0 iruzkin

VIII. Gau Ibilaldi Mitologikorako GOMENDIOAK

Gau Ibilaldi Mitologikoa, Ataungo herribide zaharrean egiten da. Bide zidorra,  Agauntza errekaren albotik doa eta asfaltatu gabe dago. Txanda bakoitzean 600 lagun baino gehiago joango dira, bidea estua da eta bide erdia gauez egiten da. Kontutan hartu beharreko gomendioak: -Haur txikiak etortzen badira, motxila edo besoetan eraman. Bidea ez da egokia kotxesiletarako. -Oinetako [...]

rena|2019-07-10T21:06:33+00:00Uztaila 10, 2019|Albisteak, Ekintzak|0 iruzkin

MITOALDIKO 2 HITZALDIAK

III. Mitoaldi honetan, euskal mitologiaren inguruan bi hitzaldi izango ditugu. Uztailak 5,  20:00 Hitzaldia: “Harria, maitasun istorioa”.   Iñaki Perurena. Astigarragako parkean.* Iñaki Perurena harriarekin datorkigu oraingoan ere, baina ez ohiko moduan, ordea. Euskal Herriaren historian harriak duen zer esanaz , duen eraginaz eta berak harriarekin izan duen hartuemana modu berezian [...]

rena|2019-06-27T16:37:22+00:00Ekaina 27, 2019|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

“Murkoondo, Ataungo bihotza” ibilaldi gidatua

Jon Aizpuruaren gidaritzapean Ataungo gune esanguratsuenetako batean barneratuko gara, Murkoondon. Joxemiel Barandiaranen kabi, bere bizitzan izan ziren leku garrantzitsuak  ezagutzeko aukera izango dugu eta beste ataundar ospetsuei buruzko azalpenak ere emango dira. 2 ordu inguruko ibilaldia izango da. (1) Izena eman aldez aurretik jentilbaratzake@gmail.com atarian.

rena|2019-06-22T12:37:48+00:00Ekaina 22, 2019|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

IPUIN KONTAKETA

UZTAILAK 7 Bi saio: 11:00etan eta 12:30etan. Barandiaran Museoan, Ataunen. Izena eman aldez aurretik: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net 943180335-688895069 Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du ikusleak. Ipuin harrigarriak, barregarriak batzuetan, beldurgarriak beste zenbaitetan. Belaunaldiz belaunaldi, aitona-amonek afalostean, sutondoan, kontatzen zituzten ipuinak izaten dira. Marimundukok gidatuta euskal [...]

rena|2019-06-21T14:03:09+00:00Ekaina 21, 2019|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

VIII. GAU IBILALDI MITOLOGIKOA

Ipuinak... leienda harrigarriak... Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan, Ataungo bihotzean. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek [...]

rena|2019-06-25T18:54:56+00:00Ekaina 20, 2019|Agenda, Albisteak|0 iruzkin