About jentilbaratza.eus-admin

This author has not yet filled in any details.
So far jentilbaratza.eus-admin has created 81 blog entries.

Hitzaldia: J. I. Hartsuaga – Mitoaldia

Uztailaren 11n, 19:00an, Barandiaran Museoan. Hitzaldia: EUSKAL MITOLOGIA EGITURATUA. Juan Inazio Hartsuaga.Juan Inazio Hartsuaga izango da aurtengo gonbidatu berezia Barandiaran Museoan. “Euskal mitologia egituratua” izeneko hitzaldia eskainiko digu arratsaldeko 19:00etan, euskaraz. Sarrera doakoa izango da, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da, toki mugatua baitago. Antropologoa eta ekonomista da. Antropologia Kulturalean [...]

rena|2019-03-29T12:36:54+02:00Ekainak 24, 2018|Albisteak|0 iruzkin

II. MITOALDIA

Uztailak 6Errementari filma eskainiko da eta Paul Urkijo zuzendariarekin solasaldia egingo da 19:00etan Herri Antzokian.Uztailak 7Ataunen zehar ibilaldia egingo da mitologia gune esanguratsuenetatik, Jon Aizpuruaren eskutik. 10:00etan izango da hitzordua San Martingo plazan. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da, toki mugatua baitago. Uztailak 8“Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak” izenburupean Marimunduko [...]

rena|2018-06-21T09:36:05+02:00Ekainak 21, 2018|Albisteak|0 iruzkin

VII. GAU IBILALDI MITOLOGIKOA

Garai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko gara Ataunen bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, [...]

rena|2018-06-21T08:43:33+02:00Ekainak 21, 2018|Albisteak|0 iruzkin

ATAUNGO 8. MONDEJU BELTZ LEHIAKETA

Troskaeta tabernak aurkeztutako mondejua izan da Ataungo 8.Mondeju Beltz Lehiaketaren irabazlea. Honen ostean aukeratu dute Amaia Eskisabelek aurkeztutakoa, eta hirugarren lekuan Mari Carmen Sukiak egindakoa. Lau mondeju ezberdin aurkeztu dituzte aurten lehiaketara. Honen harira, epaimahaikideek herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte, festa honek aurrera egin dezan.

rena|2017-11-13T21:05:08+02:00Azaroak 13, 2017|Albisteak|0 iruzkin

JENTILEN ETORRERA AZAROAREN 4ean

Makina bat urte daramatzagu Jentilen Etorrera antolatzen, eta aurten ere, azaroaren 4an, larunbatean etorriko dira jentilak. San Martingo plazan egingo da ekitaldiaren hasiera, Herritarrek Jentilei egingo dien harrerarekin, 18:15ean. Ondoren, Auzoeta kiroldegira joango direlarik kale ibilaldia eginez. Antzerkia Auzoeta kiroldegian egingo da. Bi saio izango dira. 19:00etan eta 21:00etan. Sarrera [...]

rena|2017-10-16T12:48:49+02:00Urriak 16, 2017|Albisteak|0 iruzkin
Go to Top