2019-11-10

Jentilbaratza K.E.ak antolatuta eta San Martin Jaien barnean, Ataungo X. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean.

Ataungo Mondeju onenaren saria edizio honetan, Leire Morearentzat izan da. Honekin batera sarituak izan ziren bigarren postuarekin, taldean aurkeztu ziren Ane Tapia, Egoitz Goikoetxea eta Mikel Dorronsoro. Hirugarren postua, Xabier Antzarentzat suertatu zen.

Aurten 8 partaide izan dira Lehiatu direnak. Oso kopuru garrantzitsua Ataun bezalako herri txiki batentzat.

 

Epaile lanetan jardun zuten adituek Iker Markinez (Kuko jatetxea); Maite Garmendia (Maitte jatetxea);

Santos Aldasoro (Beasaingo Arrano taberna), Inazio Garmendia eta Pili Barandiaran (herritarrak) izan ziren. Oso goian jarri zuten aurkeztutak

o mondejuen maila eta kalitatea. Goraipatu zuten baita ere «jaki preziatu» hau mantentzeko ataundarrak egiten ari diren ahalegina eta animatu zuten gaztedia eta kaletar jendea ere tradiziozko langintza hau ikastera eta gordetzera.

Baita ere aipatzekoa Kaxetako Adelita Apalategi Arratibel-i eman zitzaion oroigarria, Mondeju Beltzaren Lagun izendatuz eta janari honengatik bere bizitzan zehar burutu duen lana goraipatuz eta errekonozituz. Bere izenean Fermin Jauregi semeak jaso zuen oroigarria.

Lehiaketarekin batera herritarrek mondeju pintxoak dastatzeko aukera izan zuten urtero bezala, San Martin jaiei dagokion ohiturari eutsiz.

2019-11-10 Mondeju Lehiaketa