Direnik ez da sinetsi behar; ez direnik ez da esan behar

Torto

  "Torto jenio gaizto bat da, begi bakarrekoa eta gizajalea; Tartalo izenez ere ezagutzen dena. Euskal Heriko eskualde askotan ezaguna den arren, Gipuzkoako Goieriko sukaldeetan kontatzen diren elezaharrik ikaragarrienetan hitz egiten da hartaz. Esaten diren kontuen artean dago eskumenean jartzen zaizkion gazteak bahitu eta irensten dituela." Joxemiel Barandiaran Euskal Herriaren Mitologia I

rena|2019-06-14T12:24:48+00:00Ekaina 10, 2019|Joxemielen txokoa|0 iruzkin

MITOAK

Irudikapen zientifikoen mundua txiki xamarra da berez. Haratago, badira oraindik beste gune izugarri handi ilunak, misterioz beteak, edo haien izatea sumatu baino egiten ez ditugunak. Misterio batzuk ulertu ahal izateko, gizakiak hipotesiak asmatu eta formulatu behar izan ditu, jada ezagutzen denaren mugen barruan betiere, bere desioen gustuko eta beldurren araberako [...]

rena|2019-06-04T12:56:22+00:00Ekaina 4, 2019|Joxemielen txokoa|0 iruzkin

Olentzeroaren bila Aralarren

Olentzero ikusi nahi? Jentil eta sorginen artean, zuen zai egongo da, Abenduak 23an Aralarren.  Izen ematea Abenduak 14an irekiko da goizeko 10:00etan. 943180335 telefonoan edo eta barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidean eman beharko duzue zuen izenematea.    Ez galdu aukera Olentzero, Torto, sorginak eta beste hainbat pertsonai mitologiko ikusteko. 

rena|2019-03-29T12:31:55+00:00Abendua 13, 2018|Albisteak|0 iruzkin

Ataungo mondeju beltza lehiaketa eta ipuin eta marrazki lehiaketan sari banaketa

ATAUNGO IX. MONDEJU BELTZA LEHIAKETA 2018-11-11 Jentilbaratza K.E.ak antolatuta eta San Martin Jaien barnean, Ataungo IX. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean. Ataungo Mondeju onenaren saria edizio honetan, Xabier Antzarentzat izan da. Honekin batera sariatuak izan ziren baita ere Mikel Morea, bigarren postuan eta Iban Sukia, hirugarren postuan. Aurten 6 lagunek [...]

rena|2019-03-29T12:32:33+00:00Azaroa 12, 2018|Albisteak|0 iruzkin

Ataungo mondeju beltza lehiaketa 2018

Gure betiko janari hau suspertu eta zabaldu nahian, San Martinetan, Ataungo Mondeju Beltza Lehiaketa antolatu oi dugu.   Bertan parte hartzea bultzatu nahian alde batetik eta bestalde behar bada janari hau egiteko ohitura geroz eta urriagoa denez, gure bizimodutik desagertzear ia, egoki ikuten dugu ikastaro bat antolatzea.   Gureak diren [...]

rena|2019-03-29T12:32:50+00:00Urria 31, 2018|Albisteak|0 iruzkin

V. Ohitura zaharren eguna

Ohitura Zaharren Eguna 2018 Urriak 21, igandea Garai bateko usadioetan eta bizi moduan berriro ere murgildu nahiean, Ataunen, V. Ohitura Zaharren Eguna antolatu du Jentilbaratza Kultur Elkarteak. Bertan garai bateko bizi moduan murgilduko da Ataun, Ataungo herritarren eta baserritarren bizitzan garrantzia zeukaten gauzak ikusteko aukera izango delarik, goizeko 11:00etatik 14:00tara [...]

rena|2019-03-29T12:36:04+00:00Urria 1, 2018|Albisteak|0 iruzkin