1.000 lagunetik gora Gau Ibilaldi Mitologikoan, Ataunen

Uztailaren 9an burutu zen Ataunen aurtengo V. Gau Ibilaldi Mitologikoa. Erabat arrakastatsua izan da beste behin ere, ikusle eta bisitari andana jaso dituelarik. 1000 lagunetik gora. bi taldetan banatuta. ibili ziren Agauntza errekaren ondo-ondotik doan herri bide ederrean zehar.

Ikusleek, Mateo Txistu apaiza ehiztaria, lamiak, Joxemiel Barandiaran bizi izan zen Sara etxea, Barandiaranen eskola garaiko kontuak euskeraz hitz egiteagatik eraztuna zigortzat jartzen zirenekoa, Etsai beldurgarriaren nahi eta asmo gaiztoen testigu ere izan ziren eta dantza saio bikainen ikusle.

Samartintxiki eta behi lapurraren arteko gorabeherak, Torto jentila, Akerbeltz, Marimunduko bere sorginekin, … denak hemen izan ziren beste urte bete gehiagoz. Gauaren iluntasunean zuziak eta kriseiluak hartuta, sorginen eta lamien erreinuan sartu ginen. Erreka ondoan zeukaten suaren inguruan, sorginek dotore dantza egin zuten, lami ederren begiradapean. Gauerdia beteta, amaitu zen San Martingo plazan, gau zirraragarria bezain magikoa.

Guztira zazpi antzerkitxoaz eta ikuskizun dezberdinez osatutako ibilaldia liluragarria ikusleen asebetetzea zeharo betez. Txalo zaparrada handi batekin amaitu zen aurtengo ekitaldia, bertaratu ziren guztiei jateko eta edatekoa eskaini zitzaielarik.

Jentilbaratza Elkartearen izenean, ibilbidean parte hartutako jende guztiari, datorren urterako gonbidapena luzatu nahi diegu eta aurten era batera edo bestera lagundu duten guztiei, esker eta zorionik beroenak eman.

Jarrai dezagun zaintzen eta zabaltzen gure leiendak, istorioak eta mitoak.

{gallery}V._gau_Ibilaldia{/gallery}

 

 

rena|2016-07-10T19:33:16+00:00Uztaila 10, 2016|Albisteak|0 iruzkin

Iruzkina utzi